Aurkezpena

 

Unai Serrano Psicólogo

Gaztetandik Psikologiarako eta gizakia ulertzeko interesa eta bokazioa izan dut. Bide zoragarria eta atsegina da, ikasgaiak ematen dizkidana eta gainera, zorionez, maisu onenak izan ditut.

 

Unai Serrano Gasteluurrutia naiz, Psikologian Lizentziatua GZ 02013 zenbakidun kolegiatua. Nire kontsulta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren baimena dauka (Osasun Psikologo Orokorra). Psikologia karreran Psikologia Klinikoaren bidea jarraitu nuen. Gerora, haur eta gurasoekin egindako lanean, Familia-Terapiaren bideari heldu diot. Gaur egun, helduekin ere lan egiten dut eta ezagutza gehitzen jarraitzen dut, Psikoanalitiko korrontera bideratuta, batez ere.

 

Esperientziak erakusten du gizakiok garapenerako aparteko gaitasuna daukagula, ezaguera eta abilezia asko dauzkagu, batzuetan ezkutuan. Baina sarritan, bizitzan izandako gabeziek, inguratzen gaituzten zirkunstantziek edo konpondu gabeko arazoek gaitasun hauengan eragiten dute.

 

Egoera honetan gure bizitzak atsekabez betetako norabidea hartzen du, emankorrak ez diren lasterbideetarantz jotzen du eta koformismorantz. Honek ez du esan nahi egoera horiek gainditzeko gai ez garenik. Baliteke bultzada bat behar izatea, guregan sinesten duen norbaiten laguntza behar izatea, egoerei aurre egiteko ezinbesteko baliabideak  emango dizun norbaitena, bizimodu zoriontsuagoa eta beteagoa planifikatzeko aukera eskainiko digun norbaitena.

 

Zer irabaz dezakezu? Zu honaino iritsi zara berez dauzkazun abileziei esker, Baina, laguntza, gidaritza eta lan eginez, askoz ere urrunago iris zaitezke. Imajinatzeko gai zaren beste.  

 

Guztiok auto superatzeko gaitasun handiak dauzkagu, eta gaitasun hauek aktibatzeko zenbait osagai behar dira: onarpena, ulermena, dedikazioa, pazientzia…

 

Sarritan nahikoa da babesa sentitzea gure bizimoduari perspektiba egokiagoetatik aurre egiten ausartzeko. Une zehatz batean, beharrezkoa dugun errealitate-dosia, itxaropena….eskainiko digun norbaiten babesa edukitzea. “Arazoaen”  ikuspuntu desberdinak ikustea, bere jatorria aurkitzea eta zergatik irauten duten ezagutzea, bizitzan moldatzeko tresna berriak eskuratzea… Horiexek dira terapia honek  eskaintzen dituen baliabide batzuk.

 

Nire esker ona adierazi nahi diet nire paziente, bezero eta erabiltzaileei, fede onez, dedikazioz eta gogoz lan egitearen poderioz lortzen dituzten aurrerapauso eta arrakasten lekukoa izateko ematen didaten aukeragatik.

 

Zure zain naukazu.

 

 

 

© 2012 Unai Serrano Gasteluurrutia - Móvil: 608 488 988 - Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Desarrollo & Hosting: aristudio.net