Eskola aholkularitza

Asesoría escolar

 

 

 

Haurrek denbora asko eskolan pasatzen dutenez, eta eskolako jarduera ona egoera sozio-emozionalari lotuta egonik, gure helburuetako bat aholkularitza eskaintzea da, eskola-erakunde desberdinetan parte hartzen duten agente desberdineei, haurre eskolatik hasi eta dibertsifikatutako zikloa arte, hots eskola-erakundeei, irakasleei eta gurasoei.

Eskola aholkularitza

 

Eskola-Aholkularitzak eskolei informazioa eta estrategiak ematea barneratzen du, klase-aretoaren testuinguruan haurrak maneiatzeko, prebentzio-maniobrak nola egin ikasteko, eta zailtasunak dituzten haurrei detekzio goiztiarra egin ahal izateko. Aholkularitza hauek erakunde bakoitzaren beharretara egokituz diseinatzen dira.

 

Irakasleentzako heziketa

 

Irakasleei zuzendutako heziketa tailerrak egin daitezke, edo portaera gatzakatsuak edo zailtasun emozionalak dituzten haurrak maneiatzeko estrategiak gara daitezke.

 

Irakasleen heziketan ez da prestaketa psikologikoa sartzen, eta funtsezkoa da talde-arazoek dakartzaten arazoak kudeatzen laguntzeko.


Irakasleengan Burn Out-a aurre hartzeko, beharrezkoa da irakaskuntzan egiten den lanaren onarpen publikoa egitea, irakaslearen irudi positiboa berrezartzea.


Autoezaguera pertsonaleko teknikek garrantzi adierazgarria dute zailtasun hauek gainditzeko. Diagnostiko goiztiarrek eta terapia psikologikoak koadro asko bere onera itzultzea ahalbideratzen dute.


Talde-lana bultzatzea, lagunen arteko erlazio interpertsonal egokiak mantentzea eta irakasleentzako laguntza eta aholku zerbitzuak sortzea.

 

Gurasoentzako terapia

 

Gurasoei zuzendutako prozedura terapeutikoa da, haur eta nerabeen jokabide problematiko ohikoenak maneiatzen laguntzeko,  nola egin haurrek bere jokaera “desegokiak” gutxitu eta jokaera “egokiak” gehi ditzaten. Azken finean, haurra eta familiaren egiturari laguntzea.

 

Bigarren laguntza-bidea, zuzenean gurasoei zuzendutakoa da. Gure haurtzaroko esperientziei ematen diegun zentzuak gure seme-alabei eskaintzen diegun heziketaren gainean eragin sakona izaten du. Honela, zenbat eta sakonagoa izan gure buruari buruz dugun ulermena, gure seme-alabekin dugun erlazioa sakonagoa eta eraginkorragoa izango da. Garatzen goazen neurrian eta gure burua hobeto ezagutzen dugun heinean, gure seme-alabei segurtasun eta ongizate emozional handiagoa emateko egoera hobean egongo gara eta horrek beraiek egokitasunez hazi daitezen ekarriko du.

 

SERVICIOS

© 2012 Unai Serrano Gasteluurrutia - Móvil: 608 488 988 - Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Desarrollo & Hosting: aristudio.net