Helduen Psikologia

adultos

 

Gure autoak errebisioa behar badu mekanikoarengana eramaten dugu; gorputzaren atalen batean min badugu ,medikuarengana joaten gara.

 

Eta zer egiten dugu zerbaitek gure barnean huts egiten duenean? Azaldu ezin dugun zerbait horrek huts egiten digunean, gure ingurukoei adierazi ezin diegun horrek huts egiten digunean? Arrazoi batzuengatik edo besteengatik, eta zerbaitek gure barnean espezialista baten laguntza behar dugula esaten digun arren, batzuetan aurka egiten diogu sentsazio horri edo ez gara laguntza eskatzera ausartzen. Norengana jo kasu hauetan?


Psikologoa, kasu hauetarako espezialista

 

Psikologo on bat arazoak, galarazten gaituena, estutasunak… konpontzera bideratzen gaituen persona da. Zoriona lortzen laguntzen gaituena.


Psikologoa erreminta bat da, pertsonaren barnean funtzionatzen ez duen eta behargabeko sufrimendua sortzen duena konpondu ahal izateko. Buruaren mekanikarekin eta emozioekin lan egiten duen norbait da eta terapiaren bidez, pertsonei beren burua osatzen laguntzen dien norbait. Maskarak kendu eta benetako Ni-a irteten lagunduko duen norbait, hartaz gozatzeko.


Gure Psikologia-Zerbitzuan zure eskura jartzen ditugu teknika eta estrategia psikologiko desberdinak zure arazoei aurre egiten laguntzeko haiek erabat gainditu arte. Zure bizitzako atal desberdinei dagozkien helburuak lortzen laguntzeko trebeziak ere erakutsiko dizkizugu.


Psikologoa gidari bat da; baina norberari dagokio bidaia egitea. Talde-lana da eta protagonista zu zeu zara.

 

Ohiko arazoak

  • * Autoestimu Baxua.
  • * Familia-arazoak.
  • * Atsekabe orokorra, ilusiorik eza.
  • * Estresa, Beldurrak, Estutasuna.
  • * Zailtasunak Pertsonen arteko erlazioetan.
  • * Larritasuna, Depresioa.
  • * Nortasun-Arazoak.
  • * Bizitza-zikloaren arabera krisia: gaztarotik helduarora igarotzea/ helduaroa / hirugarren adina.
  • * Galera/ Dueluak sufritu dituztenak: heriotzak, banantzeak, norbaitek uztea ...
  • * Gatazka pertsonalak, tratu txarrak.
  • * Bizitzak zentzuarik ez izatea.

SERVICIOS

© 2012 Unai Serrano Gasteluurrutia - Móvil: 608 488 988 - Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Desarrollo & Hosting: aristudio.net