Haur eta Gazte Psikologia

Psicología infanto-juvenil


Maiz, gure seme-alabek bere bizitzako garai desberdinetan izan ohi  duten portaera edo jokaerak arduratzen gaitu. Gehienetan adinari lotutako portaera arruntak dira, informazio egokiarekin erraz bidera daitezkeenak.

 

Haurraren garapenaren gaineko informazio orientagarria edukitzeak lagungarria da, batetik, aktiboki gure seme-alaben garapen arruntean parte hartzeko eta, bestetik, edozein asaldura garaiz antzemateko eta, ondorioz, ahalik eta azkarrenen esku hartzeko.

 

Haur baten bizitza intelektual eta emozionala, bere adina edozein izanda ere, oso konplexua da lerro batzuetan laburtzeko; horregatik, informazio honek pintzelkada bat besterik ez du izan nahi, eta kasuan kasuko ñabardurak haur bakoitzaren eta bere ingurunearen banakotasunak emanda etorriko dira.

 

Jaiotzen denetik, haurra bere izatea eraikitzen hasten da, eta  ingurunearekin duen erlazioen ondorioz eraldatuz joango da. Zimenduak onak badira, bizitzaren hasierarekin hasi eta bizitza osoan jarraitzen duen hazkunde prozesu hau egokiagoa izango da. Zimenduak ezartzen dira haurtzaroko eta gaztaroko urteetan zehar eta, egokiak izanez gero, gure seme-alabei bizitza osoagoa, gogobeteagoa eta zoriontsuagoa  edukitzen lagunduko diete.

Helburuak

 

Ebaluazioa eta tratamendu psikologikoa eskaintzea da helburu nagusia. Zailtasun akademiko, emozional edo portaerarekin arazoak dituzten gazteei eta beren inguruneari (familia eta eskola) bideratua dago.

 

Eskolentzat aholkularitza zentroa izatea, eskola-aurreko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta batxilergoko oinarrizko zikloko erakundeei ondorengoa eskainiz: irakasleei entrenamendua, ikastetxeetara bisitak, konferentziak eta saio praktikoak.

 

Ikerkuntza bultzatzea haurren populazioarengan erabilitako teknika terapeutikoei eta ebaluazio-teknika nabarmenen eraginkortasunari buruz.

 

Ohiko arazoak

 

  • * Arretaren defizitagatiko desoreka:

Hiperaktibitatearekin edo Hiperaktibitaterik gabe

  • * Aldartearen Desoreken Ebaluazioa eta Tratamendua:

Depresioa
Estutasuna
Autoestimua

  • * Galerak, duelua, banantzeak
  • * Portaera-desoreka
  • * Loaren desorekak:

Gau-izua
Insomnioa
Enuresia

  • * Elikaduraren desorekak:

Anorexia
Bulímia

  • * Berrezte psikopedagogikoak
  • * Ikasketa-arazoak:

IKAS-GELA eta ESKOLA ERREFORTZUA
Zailtasun akademikoak

 

Eziketa eta Autoestima


Hezkuntza: seme-alabei beren buruarentzako onena dena aurkitzen orientatzea, bere gaitasunak bultzatzea eta askatasunez pentsa eta joka dezaten estimulatzea. Hori guztia beren eta gainontzekoen onurarako. Heziketa ez da pertsonak egitea, pertsonak iratzartzea baizik.

 

Ezagutza batzuk trasmititzea baino zerbait gehiago da. Pentsatzeko eta bere errealitateari aurre egiteko tresnak eskaintzea da helburua, bere nortasunaren garapenean lagunduko dutenak. Gizaki baten errealizazioa, inguratzen duen mundua ulertzeko ahalmenaren baitan dago. Seme-alabak maitasunez eta ezagutzaren bidez errealitatearekin lotzea da ibilbide pertsonal egokia eraikitzeko oinarria.

 

Munduaren aurrean bidea irekitzeko  baliabideak haiei ematea eta bere posibilitateen garapen osorantz bideratzea. Baina gizarteak bizi dituen aldaketa sozial eta emozionalek, maiz desorientazio sentimenduak sortzen ditu. Eta zentzu honetan gure psikologia-zerbitzuak, gurasoen iparrorratza izan nahi du, beren seme-alaben gidariak izatera lagunduko diena.


Heziketa-kontzeptuarekin lotuta, Autoestimu-kontzeptua aurkitzen dugu. Bizitzako lehen urteetan zehar, seme-alabek bere autoestimua itxuratzen dute, soilik inguratzen dutenek islatzen dutena kontuan hartuz. Beren buruari buruz eta beren balioari buruz duten kontzeptuak, bilakaera pertsonalaren erronkei aurre egiten lagunduko die.


Tresnak ematea izango da bere heziketan lehenengo pausoa; beren buruari buruzko irudi positiboa osatzen joateko, gaitasuna duela jakiteko (egiteko gai direla erakutsi behar diegu).
Gure seme-alabak benetan diren bezala ikustea eta ez haiek izatea nahiko genukeen bezala ikustea garrantzitsua da. Bere ahalmenak aurkitzea eta aitortzea, bere jokatzeko modua ulertzea (bere mundukoa), benetakoak eta zintzoak izaten laguntzea, baztertuak izateko beldurrak eraginda ez daitezela ezkutatu lortzea.

 

Autoestimu onena norberak eraikitakoa da. Bakoitzak bere ahaleginarekin lortzen dituen lorpen errealetan oinarritzen dena. Haur batek bere ahaleginari esker espero dituen emaitzak lortzen dituenean, pozik eta zoriontsu egon ohi da.

 

Haurrentzat, gurasoak bere mundu guztia dira. Haiengandik maitasuna, segurtasuna, babesa, konfidantza… espero ditu. Gurasoen jokaerak imitatuz ikasten du. Gero, eskola, lagunak, idolo mediatikoak... txertatuko dira. Gurasoak ahalik eta modelo egokienak izatea komeni da. Eta batzuetan, nahi gabe, ez gara izaten. Errespetuarekin, justiziarekin, tolerantziarekin, onespenarekin eta maitasunarekin tratatzen den haurrak, bere burua eta ingurukoak maitatzen eta errespetatzen ikasten du, zuzena eta tolerantea izaten.

 

Heziketa prozesu luze, zail eta korapilatsua da baina baita zirraragarria, eraikitzailea eta funtsezkoa, non irtenbidea aurkitu beharreko egoera ugari aurkeztuko diren. Eta zalantzarik edukiz gero, segurtasun-gabezia izanez gero edo zuzen ez dela egingo ziur jakiten denean, erabaki egokiena laguntza eskatzea da. Azken finean, seme-alabak gure altxor handiena dira.

 


¿Nola jakin nire seme-alabei terapia egitea komeni zaien?

 

Haurtzaroa bizitza osorako oinarriak jartzen diren garaia da, eta horregatik garai honetan azaldu eta osatzen ez diren arazoek, ondorioak izango dituzte haurraren gainerako bizitzan.


Haurrak esentzian, TXERATSUAK, KURIOSOAK, DIBERTIGARRIAK eta  SORTZAILEAK dira.


Ezaugarri hauetako bat edo bat ez edukitzea espezialistarengana joateko arrazoia da.


Ordea, nerabezaroak krisi pertsonal aldia bizitzea dakar, nerabeak onartu behar du haur izatetik heldu izatera pasatzen ari dela. Ezagutzen duen iraganaren galera ematen da eta identitate berria hartu behar du, eta horrek bere gorputzarekiko zalantzei aurre egitea dakar. Lortu nahi duenarentzako dituen gabezi, muga eta beldurrei aurre egitea dakar. Erlazioen krisi garaia ere bada, helduekiko dependentzia eta bere indenpendentziaren arteko dantza, eta honek arauen eta autoritatearen aurka egitea eragiten dio. Edozein kasutan, krisialdiak ez du zertan familia bizikidetza oztopatu beharrik, ezta sufrimendua eragin beharrik ere. Krisia ezin da ekidin; baina garrantzia duena da, elkar hizketaren eta negoziazioaren bidetik irtenbidea ematea, komunikazioa erabiltzea, ulermena eta maitasuna.

 

Beraz, familiaren bizikidetasuna gehiegi korapilatzen bada, edo nerabeak gehiegi sufritzen badu beharrik izan gabe, egokiena espezialistarengana joatea da.

 

Ebaluazio Psikologikoa

 

Kontsultara joaten den haur edo nerabe orori ebaluazio oso bat egingo zaio. Haur edo nerabearengan eta  bere familiarengan eragiten dituzten faktore kaltegarriak argitzea izango du helburu bezala ebaluazioak. Kasu hauetan beharrezkoa da gurasoei eginiko elkarrizketen bidez informazioa biltzea. Irakasleek osa dezaketen informazioa ere baliagarria da.

 

Ebaluazio-prozesua amaitzen denean, gurasoek ebaluazioaren emaitzen deskribapen zehatza jasotzen dute. Aldi berean, gurasoek saio bat izango dute, aurkikuntzen berri jasotzeko eta egokienak diren ekintza terapeutikoak ezagutzeko, haur edo  nerabeari eta bere familiari funtzionamenduan hobetzen laguntzeko.

 

Zer egiten da haurrentzako terapia saioetan?

 

Haurren TERAPIA saio sekuentzia bat da, non psikologoa haurrarekin  bere arazoen alderdi desberdinak lantzen joaten den.

 

Saioetan normalean jokoak erabiltzen dira eta haurrak duen arazoarekin lotura duten beste jarduera batzuk. Arazoa nolakoa, horrelakoa izango da iraupena eta saio hauen maiztasuna. Banaka edo taldean egin ahal izango dira, kasu bakoitzaren egokitasunaren arabera.

 

Terapiak haurrari laguntzen dio bere esentziara itzultzen eta zoriontsua izaten.

 

Zer egiten da gazteentzako terapia saioetan?

 

Gazteentzako TERAPIA saio sekuentzia bat da eta arazoa nerabearen eta terapeutaren artean lantzen da. Nerabea eta bere gurasoak psikologoarekin elkartzen diren lehen aldian, arazoari buruz hitz egiten dute, nola sentitzen diren adieraziz eta terapiarekiko dituzten helburuak ezagutaraziz.

 

Zenbait bisitaren ondoren erabakiko da zenbateko maiztasunez bilduko diren eta zein izango diren bete nahi dituen helburuak, hauek terapeutaren eta nerabearen artean hitzartutakoak izango dira. Beharren neurrira eta ezaugarrietara egituratutako esku-hartze plana egingo da.

 

Aldizka espezialista gaztearen gurasoekin biltzen da informatuta egoteko eta seme-alaba etxean lagundu ahal izateko.

 

Terapiak bizitzako etapa hau kudeatzen laguntzen dio nerabeari eta erremintak ematen dizkio bere bizitzan erabiltzeko eta horrela zoriontsu izan ahal izateko.

 

SERVICIOS

© 2012 Unai Serrano Gasteluurrutia - Móvil: 608 488 988 - Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Desarrollo & Hosting: aristudio.net