Zerbitzu paliatiboak

paliativos

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) dioenean oinarrituz, gaixotasun aurreratu, progresibo eta sendaezina duten gaixoek eta beren familiek dituzten behar guztiak kontuan hartuz, jaso behar duten arreta espezifiko, aktibo eta integrala dira Zaintza Paliatiboak.

 

Gaixoa eta bere familia ZAINTZEAN datza. Zaintza paliatiboek bilatzen dute:


* Gaixoaren eta bere familiaren sufrimendua gutxitzea.


* Gaixoaren eta familiaren bizi-kalitatea hobetzea.


* Gaixoaren autonomia sustatzea.


* Familiaren parte-hartze aktiboa bultzatzea, baliagarriak direla sentiaraztea,  suerta daitezkeen egoera zailei aurre egiteko eta kontrolatzeko baliabideak emanez.


* Familiartekoei dolua lantzen laguntzea, maite den persona zendu aurretik eta zendu ondoren.


* Ager daitezkeen erreakzio emozional egokiezinak tratatzeko arreta psikologikoa.

 

<ikasgaia ikastean, miña desagertu egiten da > Elisabeth Kübler-Ros

 

Zerbitzu Paliatiboa Ikuspuntu psikologikotik

 

2002an, Osasunaren Mundu Erakundeak Zaintza Paliatiboak honela definitu zituen:  " gaixotasun terminalei lotutako arazoak dituzten pazienteen eta familiartekoen bizi kalitatea hobetzen duen metodoa, sufrimendua prebenitu eta murriztuz, mina zein beste arazo fisiko, psikologiko eta espiritualak garaiz identifikatu, egoki baloratu eta tratatzearen ondorioz".

 

Zaintza paliatiboak sufrimenduaz arduratzen dira, duintasunaz, pertsonen heriotza  gerturatzen doan garai horretan, bere zaintzarako eta bizi-kalitaterako dituen beharrez. Baina lotura zuzena dauka ere beraien familiek eta lagunek behar duten laguntzarekin.
Beraz, nahiz eta ezezaguna izan, pazientearen zaintzarako tratamendu psikologikoa ikuspuntu desberdinetatik egin daiteke:

 

* Alde batetik, helburua da jendeari laguntzea bere egoera onartu eta aurrera egiten, komunikazioa eta enpatia bultzatzea gaixoa eta familiaren artean, honek guztiak bizi-kalitatea hobetzen duelako eta positiboki eragin dezakeelako gaixotasunaren garapenean.


* Bestalde, familiartekoei laguntzeko baliabideak eskaintzen dira, pazientearen gaixotasunaren prozesu guztia eta beraiek sentitzen duten mina jasaten laguntzeko.

 

Bizi-kalitatea

 

'Bizi-kalitatea' terminoaren kezkak eta interpretazioak oso partikularrak dira.


Pertsona batzuentzat kezka handiena sintoma fisikoak eragiten dute, mina kasu, eta beste batzuentzat ordea, gaixotasunak bere eguneroko bizitzarekiko dituen efektuak dira kezkagarrienak. Beste batzuk, aldiz, bizi duten segurtasun-gabeziak estresatzen ditu gehien, kezka erlijioso edo espiritualek edo gaixotasunak bere familiarengan dituzten efektuek.

 

Eta pazienteen ikuspuntuak osasun-profesionalek dituztenekiko desberdinak izan daitezke, edo zaintzen dituzten senitartekoenekiko ere desberdinak.

 

Hala ere, ikerkuntzen gehiengek ondorioztatzen dute gaixoen gehiengoaren kezka ohikoenak ondorengoak direla: familiartekoekin eta osasun-profesionalekin komunikazio beharra eta gaitasun ezari, minari, kezkari eta depresioari aurre egiteko beharra.


Familiarrek eta zaintzaileek maíz esaten dute laguntza behar dutela kezkari eta depresioari aurre egiteko eta baita gazio dagoena zaintzeko ere.


Beraz komunikazio, laguntza eta ulermen-beharrak… asetzea, bizi-kalitate hobea izateko onuragarriak dira.

 

'Mina bere osotasunean' onartzearen garrantzia

 

Mina deskribatzea saiatzen diren pazienteek, min fisikoaz gain, buruko estresa eta bere arazo sozial eta espiritualak gaineratzen dituzte. Eta haiek zaintzeaz arduratzen diren pertsonek denbora luzez estresari aurre egiteko borrokatzen dute eta laguntza merezi dute baina sarriegi ez zaie kasurik egiten.


Mina bere osotasunean arintzen lagundu behar da.

 

Diagnostikoa ezagutzen denean laguntza eskatzea

 

Zaintza paliatiboak ez dira bakarrik bizitzako azken asteetarako - beste tratamendu onuragarririk ez dagoenerako - eta zerbitzu espezializatuek ez beste inork eman ditzaketenerako soilik.


Benetan, jendeak eta famliartekoek arazo ugariri aurre egiten diote gaixotasunak irauten duen denbora luzeetan eta laguntza garaiz behar dute eta ez soilik heriotza aurreko unean.


Oso gaixo dagoen edo gaixotasun kroniko larriekin sufritzen ari den jendeak bere esperientzia eta baloreak ditu.

Jendeak borondate maila ezberdinak dauka bere pronostikoari eta beharrei buruz eta hitz egiteko. Sintomak controlatzeko ere ahalmen ezberdinak agertzen dira, baita interbentzio berriei aurre egiteko ere.


Balore hauek kontuan hartzea eta gaixotasuna ezagutzen denean hasten den bide garrantzitsua da norbanakoari eta senitartekoei kontrola dutela sentitzen lagun diezaiekena.

 

SERVICIOS

© 2012 Unai Serrano Gasteluurrutia - Móvil: 608 488 988 - Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Desarrollo & Hosting: aristudio.net